PYME2020 behatokia: leiho bat etorkizunerantz

Gure industria ehuna batez ere, ETE-ekin dago osatuta eta ondorioz, gure lurraldearen garapen ekonomikoa hauei lotuta dago. Bere nazioarteko kokapena hobetzeko, espezializazio argiaren estrategiak, hurrengo urteetan ibiliko beharko diren ardazte iraunkor baten erronkaren aurrean jarri ditu. Gainera, sustatu behar dugu gure ETEak industria aurreratuak izatea. Honek esan nahi du, dauden sektoreetan bere lehiakortasuna errazten duten kudeaketa praktikak izan behar dituztela. Garrantzi berezia eman behar zaio zerbitzuei, bai industria bermatzen duen sektore bezala (ezagutzan zerbitzu intentsiboen enpresa hornitzaileak), bai manufakturak garatu behar duen barne aspektu bezala, bere balio eskaintza lehiakorragoa egiteko (jarduera intentsiboak ezagutzan).

Baina, zeintzuk dira gure ETE-ak aurreratuak egiten dituzten praktikak? Eta, garrantzitsuagoa oraindik, ze errezeta jarraitu dute egoera hori lortu dutenek? Galdera biei erantzuteak, PYME2020ko Behatokiaren ekarpenen oinarrizkoetako bat izan behar du. Guzti honek, hurbilketa zehatza izango du, honako hauetan oinarrituta: aztertzeko kasuen detektatze bikainean eta kudeaketa praktiken egituraketa zuzenean bere ondorengo hedapenerako. Asebeteta egongo ginateke BEHATOKIA, gure ehun ekonomiko guztira heltzen den errezeta banku ahalik eta irekiena bihurtzea lortuko bagenu.
BEHATOKIA, MIK-en eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean , jaiotzen da eta honen funtsezko zeregina transferentziarekin dago erlazionatuta. Horregatik hain zuzen ere, gehiago sustatu behar du aztertutako enpresen berrikuntza kudeaketan eta baita beste ETE-tan izan beharreko partaidetzaren proiektuen garapena ere, esku hartze honi esker hauek bere lehiakortasuna areagotu ahal izango baitute. Kasu bietan, eta ETE-ei buruz hitz agiten ari garela kontuan harturik, BEHATOKIAK, lana egiten du esperimentazio bide arin eta bizkorrak garatzeko.
Gaur egun, suspertze eszenatoki honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa izan da, ETE-en lehiakortasuna, ikerketa eta transferentziaren gai iraunkorra bihurtzea. Hauen kudeaketa bereziki zaindu behar dugu. Garapen teknologikoa funtsezkoa baldin bada, funtsezkoak dira ere, hurrengo kudeaketa aspektuak: pertsonen kudeaketa, proiektuen finantzazioa, nazioartekotzea, aliantza globalen prozesuak, bezeroen garapena…, gure etorkizuna jokoan dago. Esandako guztia kontuan harturik, ETE-en behaketa eta hauen garapenean eraginkortasunez jokatzea, ezinbestekoak dira.

laboral_kutxa                            enpresagintza                            mik